Portugaleteko agente moreak, Portugaleten egiten den hezkidetza komunitarioko proiektu bat da, non sexismoari aurre egiten dioten hainbat hezkuntza-eragilek parte hartzen duten.

Parte hartzen dugun familiok, ikasturte honen erdialdean, inguruan ditugun espazioak, harremanak, hizkuntza eta irudiak behatu eta aztertu ditugu, gertatzen diren eta aldatu nahi genituzkeen egoera sexistei buruz hausnarketa eginez. Hortik sortu zen bideo hau grabatzeko ideia.

Eguneroko ekintzen bidez, familiak gurekin batera hausnarketa egitera gonbidatu nahi ditugu, guztion artean hezkidetzatik aldentzen gaituzten egoerak aldatzeko helburuarekin. Egoera edo ekintza horietan ikusiko duzue gure seme-alabak, askotan, jarraitu beharreko eredu direla.