Datu orokorrak

Eskola-jantokiko zerbitzua heziketarako eta bizikidetzarako gunea da, eta ikasleek ohitura osasungarriak, autonomia eta portaera-arauak ikasten dituzte ingurune zaindu batean. Ez da nahitaezko zerbitzua, eta, beraz, familiek libreki hauta dezakete nola erabili.

Astebete baino gehiago falta bada, jantokiko arduradunari 15 egun lehenago jakinarazi behar zaio.

Ikastetxeko webguneko atal honetan jantokiko menuak aurkituko dituzue eta deskargatu ere egin ditzakezue.

Kurtso hasiera:

  • HH4-HH5 eta LH irailak 8
  • HH3 irailak 14
  • HH2 irailak 21

Irtetzeko ordutegia iraila, asteazkenetan eta ekainean:

  • HH2 14:40
  • HH3 14:45
  • HH4-HH5 14:50
  • LH1-LH6 14:55tik aurrera mailaka

Menuak:

  • Ohiko menua basala.
  • Erlijiogatiko menuak: obolakteo begetarianoa arrainarekin eta txerririk ez.
  • Gainontzeko dieta bereziak mediku txostenarekin.

Kuotak:

Jantoki zerbitzua hilero ordaindu behar da, bederatzi kuotatan (urritik ekainerarte biak barne). Jantokiko beka eskatzen eta lortzen bada, dagokion zenbatekoa itzuli egingo da, ezarritako baldintzen arabera.

3 urtetik aurrera, beka eska daiteke. Jantokia hilero ordaindu behar da, jantokia onartu arte.

Jantokiko menuak

  • HH Jantokia

    • Sukaldea:
      • IN SITU.
    • Jantokian txanda bat egiten da:
      • 13:10 – 13:50.
    • Bazkal ostean:
      • HH2 lo-kuluxka botatzen du lanaldi trinkoa hasi arte.
      • HH3 lo-kuluxka botatzen du Aste Santurarte.
      • HH4-HH5 patioan jolastu, margozketa gela edo eskolaz kanpoko ekintzak dituzte.
    • HH Menús: 
  • LH Jantokia

    • Sukaldea:
      • CATERING.
    • Jantokian bi txanda egiten dira:
      • LH1-LH2-LH3  13:10 – 13:50
      • LH4-LH5-LH6  14:10 – 14:50
    • Bazkal aurrean edo ostean:
      • Patioan jolastu, hallean, margoztu edo eskolaz kanpoko ekintzak dituzte.
    • LH Menús:

Kontaktua

  • Enpresa hornitzailea: ___________________________
  • Arduraduna: ___________________________
  • Arreta ordutegia: 09:00-12:30 Idazkaritzan.
  • Emaila: jantokia@antoniotruebaipi.net