Ikasturtea ondo hasteko, pilak kargatzeko eta batez ere institutuko ikasle berriak elkar ezagutzeko, irailaren 27an, Serantes mendira irteera egin zuten DBH1eko ikasleek, tutoreekin batera.
Goizean goiz atera eta pixkanaka igotzen hasi ziren, batzuen nekea, besteen poza,.. goraino batzuk igo zuten bakarrik. Bertara iristean sorpresa txiki batekin aurkitu ziren. Tontorreko buzoian Antonio Trueba Ipiko ikasleentzat gutunak zeuden! A ze poza DBH2ko ikasleek euskara saioan idatzitako mezua irakurtzean. Talde bakoitzerako bat. Eta nola ez, irakasleok ere eduki zuten mezutxo bat pilak kargatzeko eta berriz institutorantza gogoz bueltatzeko.
Eguraldiak lagun, txango polita egin zuten. Ea hurrengoa noiz den. Beste txango bat egiteko gogoz geratu dira ikasleak!