Iazko ikasturte bukaerako matematika zein beste ikasgai batzuetako saioetan tailer bat egin zuten DBH1eko ikasleak, zerotik poltsa bat /totebag bat sortu zuten. Geometria gaian ikasitakoa joskintzaren bitartez aplikazioa praktikoa egin zuten. Patroia sortu, oihalera pasatu, oihala moztu, josi josteko makinan, diseinu artistikoa egin zuten,… Horrela beraien sormera garatzeko aukera izan zuten eta joskintzan lehen urratsak eman zituzten.
Hasieran galduta eta zerbait berria zela sentitu arren ekintza polita izan zen eta ikasleak disfrutatu zutela ikusi genuen. Irakasleen laguntza izateaz gain familiako kide batzuk ere etorri ziren guri laguntzera!
Mila esker eta ikasturte honetan agian berriz errepiaktuko dugu.