AURTEN ERE GELA GARBIENAREN TXAPELKETA MARTXAN DA!!!
Gogotsu hartzeko, gogora dezagun pasadan urteko saria.

Ikasturtean zehar gela garbienaren txapelketa egin zen eta 1B gelakoek irabazi zuten. Sari gisa Muskizko hondartzara egin zuten txangoa.

Eguzki askorik eduki ez arren iritsi bezain pronto ikasle batzuk uretara joan nahi zuten. Goiz zenez oraindik itxaron beharra zegoen soroslea iritsi arte. Bitartean batzuk futbolean aritu ziren, besteak ertz batean karramarroak eta harraptu nahian. Hilda zegoen arrain bat aurkitu zuten! A ze kiratsa! 

Ordua iritsi zenean, denak korrika uretara! A ze gozamena ikasleena! Laugarren mailakoek ere bertan azaldu ziren, surf ikastaroa zeukaten eta.

Bueltatzeko garaia heldu baino pixka bat lehenago, hamaiketakoa jan, pixka bat egon, arropaz aldatu eta autobusera joateko momentua iritsi zen.

Pena, labur geratu zelako! Hurrengoan gehiago!