Gure ikastetxeak Rexcatering proiektua abian jarriko du hurrengo ostegunean, otsailaren 29an. Ingurumen-, hezkuntza- eta gizarte-arloko proiektu hau Portugaleteko Udalak sustatzen du, ekonomikoki bideragarria izateko eta elikagaiak modu seguruan berreskuratzeko.. 

Helburua da ikastetxeetako jantokietako elikagai-soberakinak berreskuratzea. Horretarako zerbitzatu gabe gelditu diren elikagaiak, modu seguruan ontziratuta eta etiketatuta, vending makina batera eramaten dira (gurea Haur Hezkuntzako eraikinaren alboan dago), eta  nahi edo behar duenak dohainik har ditzake.