Antonio Trueba IPI-a 2010ean sortutako  D ereduko ikastetxe publikoa da, eta haur, lehen eta bigarren hezkuntza biltzen ditu zuzendaritza berean. Beraz, ikasleek euren hezkuntza prozesuan ikastetxe berean egongo dira  2 eta 16 urte bitartean; hau da, DBHko 4.maila amaitu arte. Hiru eraikin daude, etapa bakoitzeko bat.

Nahiz eta IPI moduan (ikastetxe publiko integratua) sortu zenetik urte gutxi pasatu, historia luzea dauka, Errepelegan zeuden tradizio handiko bi eskola zirelako: alde batetik, Antonio Trueba ikastetxea 1934an sortu zuten auzoko hezkuntza beharrei erantzuteko eta eraikin horretan  gaur Lehen Hezkuntza dago. Bestetik,  Babcock &Wilcox enpresaren eskola ohian, DBH dago.

Honen inguruan sakontzeko, 2019-20 ikasturteko 4. DBHko ikasleek, hurrengo esteketan ikus daitekeen lana egin zuten:

“Hautatzen” webgunean egindako aurkezpena ikusteko, klikatu hemen.

PDF moduan egindako lana ikusteko, klikatu hemen.