Dakizuen moduan, atzo gauean, 22:00 aldera, Portugaletetik pasatu zen KORRIKA!!

Ikasle eta irakasle batzuek korrikarekin bat egiteko geratu ginen.

Antonio Trueba ikastetxeak, Zubeldia eta La Guia ikastetxeekin batera kilometro bat hartu zuen eta gure ikasle batek lekukoa eramateko aukera izan zuen.

Jende pilo egon zen ezkerraldeko herri guztietan eta primeran pasatu genuen (nekatu ere).

Ekipo argazkia egin genuen korrika hasi baino lehen!!

IKA IKA IKA ANTONIO TRUEBAKOAK KORRIKA!!